Aurten ere Arrupe Etxeko lagunok Euskaraldiarekin bat egin dugu.
Duela bi urte txapen banaketa puntua izan ginen eta esperientzia polita izan zen. Balio izan zigun ere, bai barrura, bai kanpoko zerbitzura begira, euskararen erabilera gehiago zaintzeko.
Aurtengo Euskaraldian ARRUPE ETXEtik ere gure aletxoa jarri nahi dugu. Orain arte bagenituen hainbat arigune erakunde mailan, baina aurten erakundeen arteko barne arigunea sortu dugu. Talde honetan euskararen erabilera sustatzeko bideak landu nahi ditugu, kanpainan zehar eta haratago ere.
